Chen-Ning Yang edo Yang Zhenning (txinera tradizionalez: 楊振寧; txinera sinplifikatuz: 杨振宁; pinyinez: Yáng Zhènníng; Hefei, Anhui, Txina, 1922ko urriaren 1a) txinatar fisikaria da. 1945ean Estatu Batuetara erbesteratu zen eta Chicagoko Unibertsitatean ikasketak egin zituen. Fisika nuklearrean aditua da eta oinarrizko zatikiei buruzko ikerketak egin ditu. 1957an Fisikako Nobel saria irabazi zuen Tsung Dao Leerekin batera, atomoaz behetiko zatiki batzuek paritatearen legeak ez dituztela betetzen azaldu zutelako. 1966an Txinara itzuli zen, eta garrantzi handiko ikerketa nuklearretan parte hartu du harrezkero.