Chernobyl Craig Mazinek sortutako britano-estatubatuar telesail dramatikoa da, 1986ko Txernobylgo Zentra-Nuklearraren hondamendian oinarrituta. Craig Mazinek idatzi zuen. Johan Renckek zuzendu eta Jared Harris, Stellan Skarsgård, Emily Watson eta Paul Ritter aktoreek antzeztu zuten.[1][2][3][3][4]
Lehenengoz moldatu dute telebistarako fikzio gisara 1986ko hondamendi nuklear historikoa. Bost ataleko emanaldi laburrak indar handiko emozioak islatu ditu lehen mailako telesailetan trebatu den Johan Renck zuzendariaren bitartez. Garaiko testuinguru sozial eta politikoaren erretratuak ere narrazioa aberastu du.[5]
Txernobylgo esklusio eremuan filmatzea arazoak eta osasunarentzat zekartzan kalteak zirela eta, Lituanian dagoen Ignalinako zentral nuklearrean filmatu zen, Txernobylgo zentral nuklearrarekin antzekotasun handia baitauka.