Chicagoko Unibertsitatea (ingelesez: University of Chicago) Chicagon (Illinois) (AEB) kokatutako unibertsitate pribatu bat da. John D. Rockefeller-ek sortu zuen 1890ean, eta bere campus nagusia Hyde Park auzoan dago. Estatu Batuetako eta munduko unibertsitate entzutetsuenetako bat da[1], eta zientzietako hainbat adarretan egindako ekarpen nabarmenengatik ezagunak diren ikasle ospedun, ikertzaile eta akademiko ugari hezi dira bertan. Ondorioz, 100 Nobel sari, 54 Rhodes Scholar, 26 Marshall Scholar, 9 Field Medalists, 4 Turing sari, 52 MacArthur beka, 27 Pulitzer sari, 20 Humanitateen Domina Nazional eta 8 olinpiar domina irabazi ditu. Munduko sailkapen akademiko nagusien arabera, onenetako unibertsitatea da, eta goren 10ean sailkatuta dago[2][3][4][5].
Izen handiko hainbat pertsona ezagunek osatzen edo osatu dute unibertsitatea zientziaren hainbat arlotan, besteak beste, Enrico Fermi, Robert Millikan, Jerry Coyne, Milton Friedman, George Stigler, Myron Scholes, Gary Becker, Saul Bellow eta John Dewey. Barack Obama, Ameriketako Estatu Batuetako presidente ohia, unibertsitateko irakasle eta katedraduna izan zen 12 urtez, eta Hyde Parkeko campusetik gertu bizi da.
2015ean, Unibertsitateak 421 milioi dolar bideratu zituen ikerketa zientifikora[6]. Gainera, unibertsitateko irakasle eta ikasleek paper garrantzitsua jokatu dute munduko ekonomiaren garapenean, soziologian, zuzenbide mugimenduan eta ekonomian lege analisian eta fisikan (adibidez, Unibertsitatearen ikerketek, Enrico Fermiren zuzendaritzapean, lehen erreaktore nuklear autosufizientea sortzea ekarri zuten).
Chicagoko Unibertsitateko akademikoek zeregin garrantzitsua izan dute diziplina akademiko askoren garapenean, hala nola ekonomia, zuzenbidea, Literatura kritika, matematika, fisika, erlijioa, soziologia eta politika zientzian, Chicagoko fakultateak hainbat arlotara eramanez[7][8][9][10][11]. Chicagoko Laborategi Metalurgikoak (Chicago Pile-1en, unibertsitateko Stagg Field-eko harmailen azpian) gizakiak fabrikatutako lehenengo erreakzio nuklear auto-sostengarria eragin zuen[12]. Kimikan emandako aurrerapenek «erradiokarbonoaren iraultza» ekarri zuten bizitzaren eta antzinako objektuen datazioan, karbono-14aren bitartez[13]. Unibertsitatearen ikerketa-ahaleginen barruan sartzen da Fermi Azeleragailuen Laborategi Nazionala eta Argonne Laborategi Nazionala kudeatzea, baita Itsasoko Laborategi Biologikoa ere. Unibertsitatean dago Chicagoko Unibertsitateko Inprenta ere, Estatu Batuetako unibertsitate-inprentarik handiena[14].
Unibertsitateak Estatu Batuetako unibertsitate guztietako argitaletxerik handiena ere barne hartzen du, University of Chicago Press.