Churrigueresco

1=Fachada de la Plaza Mayor de Salamanca (España)
Churriguerescoaren eraikinik adierazgarrienetakoa: Salamancako Plaza Nagusia (Espainia)

Churriguerescoa Espainiako barroko berantean (XVII. mende bukaera - 1750) hedatu zen arkitektura-moldea izan zen. Izena José Benito Churriguera arkitektoarengandik jaso zuen.

Italiako arkitektura barrokoan du oinarria (Borromini) eta Juan de Herreraren hoztasunarekiko erantzun gisa jaio zen, apaingarriak arkitektura-osagaiei nagusitzen zaizkien moldeak erabiliz. Churrigueresco estiloan platereskoa eta gotikoko elementuak nahasten dira, eta ugari erabiltzen dira zutabe salomondarrak, estipiteak eta horma-konkak; landare apaingarriak, lerro biribilkatuak, erlaitz biribilak eta eskulturak ere sarri azaltzen dira. Churriguera anaiez gainera, Pedro de Ribera, Narciso Tomé, Casas Novoa eta Leonardo de Figueroa izan ziren estilo honetako artista ospetsuenak. Churriguerescoa Espainian eta Latinoamerikan baizik ez zen zabaldu.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by razib.in