Cicely L.Tyson (1924ko abenduaren 19a, Harlem, New York - 2021eko urtarrilaren 28a)[1] antzerki, zinema eta telebistako aktore estatubatuarra izan zen. Aktore onenaren Oscar sarira nominatua izan zen eta baita Urrezko globora ere, kategoria berean Rebecca Morgan paperagatik, Sounderren (1972)[2]. Gainera, aktore onenaren NSFC saria jaso zuen. The Autobiography of Miss Jane Pittaurten (1974) parte hartu zuen, eta bi Emmy sari irabazi zituen, baita BAFTAko 3 sarirako izendatu zuten.[3]
Bederatzi Primetime Emmyrako izendatu zuten, eta hiru irabazi zituen. 2011an, The Help-en bertsio zinematografikoan agertu zen, eta hainbat sari jaso zituen Constantine gisa egindako lanagatik; besteak beste, Aktoreen Sindikatuaren Saria banaketa onenari eta beste hiru izendapen sari berean. Antzerkiari dagokionez, The Trip to Bountiful obraren protagonista izan zen Broadwayen, Carrie Watts bezala, eta haren bidez, Tony eta beste hainbat sari jaso zituen.[4][5]