Claude Perrault | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Paris, 1613ko irailaren 25a |
Herrialdea | Frantziako Erresuma |
Heriotza | Paris, 1688ko urriaren 9a (75 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: septizemia |
Familia | |
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hezkuntza-maila | Medikuntzako doktorea |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | biologoa, medikua, anatomista, arkitektoa, idazlea, zoologoa, itzultzailea, botanikaria, fisiologoa eta artearen teorikoa |
Lantokia(k) | Paris |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Kidetza | Frantziako Zientzien Akademia Académie Royale d'Architecture (en) |
Claude Perrault (Paris, 1613ko irailaren 25a - ibidem, 1688ko urriaren 9a) frantziar sendagile eta arkitektoa izan zen.
Charles Perrault idazlearen eta Pierre Perrault zientzialariaren anaia izan zen. Medikuntza ikasi zuen Parisko Unibertsitatean eta Frantziako Zientzien Akademiako lehen kideetako bat izan zen.
Luis XIV.ak Louvreko Museoaren ekialdeko fatxada diseinatzeaz arduratuko den batzordeko kide aukeratu zuen. Batzordeko beste kideak Louis Le Vau eta Charles Le Brun izan ziren. Perraultek Parisko Behatokia ere diseinatu zuen.
Vitruvioren arkitekturako hamar liburuak frantsesera itzuli zituen eta arkitekturaren bost ordenei buruzko tratatu bat idatzi zuen.