Clostridium

Clostridium
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaBacillati
FilumaBacillota
KlaseaClostridia
OrdenaEubacteriales
FamiliaClostridiaceae
Generoa Clostridium
Azpibanaketa
Datu orokorrak
Gram tindaketaGrampositibo

Clostridium generoa bakterio Gram positiboz osatuta dago. Bazilo itxura dute eta anaerobio hertsiak dira. Endosporak sortzen dituzte, aurkako ingurune baten baldintza gogorrei aurre egiteko. Endosporei esker gai dira urte luzeetan bizirik irauteko egoera latzenetan ere.

Genero honetan mota guztietako espezieak daude: batzuk lurrean bizi dira, beste batzuk uretan edota gizakia eta beste animalia batzuen hesteetan, saprofito moduan. Zenbait espezie patogenoak dira gizakiarentzat, baina beste askok ez dute kalterik eragiten. Patogenoak direnak toxina oso indartsuak ekoizten dituzte.

Klostridioen ezaugarri biokimiko nagusiak honako hauek dira:


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by razib.in