Clostridium botulinum | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Bacillati |
Filuma | Bacillota |
Klasea | Clostridia |
Ordena | Eubacteriales |
Familia | Clostridiaceae |
Generoa | Clostridium |
Espeziea | Clostridium botulinum [[Émile van Ermengem, David Hendricks Bergey|]] |
Datu orokorrak | |
Gaixotasuna | infant botulism (en) , Botulismoa, intestinal botulism (en) eta wound botulism (en) |
Gram tindaketa | Grampositibo |
Clostridium botulinum botulismo gaitz larriaren eragilea den bakterio Gram positiboa da, bazilo itxura duena. Clostridium guztien antzera, endosporak sortzen ditu, erresistentzia handiko zelulak, aurkako ingurune baten baldintza gogorrei aurre egiteko gai direnak.
Mugikorra da (flageloak baititu) eta infektatzen ez duenean lurzoruan eta itsasoko hondoetan bizi ohi da, espora moduan egonik sarritan.
Clostridium guztiek hartzidurak burutzen dituzte konposatu organikoak degradatzeko. Clostridium botulinum-ek ez ditu gluzidoak hartzitzen, proteinak baizik. Horregatik esaten da proteolitikoa dela
Bakterio hau isolatua izan zen estreinakoz 1895ean; Emile van Ermengem belgikarrak urte horretan aurkitu zuen bakterioa botulismoa eragin zuen urdaiazpiko baten laginean [1]
Bakterio honek 8 toxina indartsu ekoizten ditu. Neurotoxinak dira, nerbio-sistemari kalte egiten diotenak. Bakterio horren A neurotoxina da naturan dagoen pozoi indartsuena eta hilgarriena: mikrogramo bakar batek gizaki bat hiltzen du (baita 100 nanogramoek ere)
Azken urteotan toxina botulinikoa arrakasta handiz erabili izan da -oso dosi txikitan- estetika munduan, botox izeneko produktuan. Zimurrak leuntzeko aplikatzen da botoxa [2].