Cognomen

Cognomenak, Antzinako Erromatarren artean, Tria nominaren parte bat zen, nomenaren ondoren jartzen zena eta hainbat funtzio izan zituen. Errepublika garaian, kasu, leinu bateko adarrak bereizteko bigarren abizen gisa erabili zen. Cognomen baten jatorria norbanako baten goitizena izaten zen, pertsona jakin hori bereizteko bere familiako beste kideengandik. Cognomen hauek bereizitasun fisiko bat adierazten zuten sarritan[1]. Adibidez, garaipen asko izan zituen jeneral bati, cognomen berri bat erabiltzea onartu ziezaioketen, bere ondorengoek erabili ahal izango zutenak, eta horrela, gens edo leinu baten barruan adar berri bat sortuko zen.

  1. «ES:Cognomen - NovaRoma» www.novaroma.org (Noiz kontsultatua: 2020-12-09).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by razib.in