Andrew Colin Renfrew (Stockton-on-Tees, 1937ko uztailaren 25) arkeologo ingelesa da.
Batez ere bi libururengatik da ezaguna. Lehenengoan, 1974ko Before Civilisation: The Radiocarbon Revolution and Prehistoric Europe (Zibilizazioaren aurretik: Irratikarbonoaren Iraultza eta Historiaurreko Europa) liburuan Historiaurrean berrikuntzak Ekialde Hurbilean sortzen zirela eta hortik Europara hedatzen zirela zioen iritziari erronka egin zion.
Bigarrenean, Archaeology and Language: The Puzzle of the Indo-European Origins (euskaraz Arkeologia eta mintzaira: Indoeuroparren enigma, Gaiak, Donostia, 2002) liburuan, Anatoliako hipotesia garatu zuen. Horren arabera, indoeuroparrak ez ziren hedatu Kurgan kulturatik, 2000 urte lehenago Anatoliatik baizik. Nekazaritzarekin batera olatuen moduan, motel, ez migrazio bortitzen bidez, zabaldu ziren Europara pixkanaka.