Coming-of-age (generoa)

Judy Garland 1939ko The Wizard of Oz filmean Dorothy antzezten

Coming-of-age (euskaraz: «adin-nagusitasun») literatura eta zinema generoa da, protagonistaren hazkunde psikologiko eta moralean oinarritzen dena, askotan gaztarotik heldutasunera arte. Heltze pertsonalaren prozesua eta eboluzio-aldaketak, genero horren bereizgarri direnak, elkarrizketaren eta erantzun emozionalen arabera egituratu ohi dira, ekintzaren arabera egituratu beharrean. Kasu askotan, protagonista gizon edo emakume gaztea da, eta istorioa flashback bidez kontatu dezakeke.[1] Film mota honen argumentuak identitate sexuala, bizi filosofia edo ideologia eta sinesmenak bezalako gaiak jorratu ditzake.[2]

Bildungsroman edo ikaskuntza-eleberria coming-of-age literatura azpigenero espezifikoa da, protagonistaren garapen psikologiko eta moralean oinarritzen dena.

  1. (Ingelesez) Benyahia, Sarah Casey; Gaffney, Freddie; White, John. (2006). As Film Studies: The Essential Introduction. Taylor & Francis ISBN 0415393116..
  2. (Ingelesez) Fox, Levi. (2002). The Historical Coming of Age Genre. American Studies, University of Virginia.

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by razib.in