Con Air 1997ko Simon West estatubatuar zinema zuzendariaren akziozko filma bat da. Bertan, Nicolas Cage, John Cusack, John Malkovich, Steve Buscemi eta Colm Meaney aktoreek antzeztu zuten.
Filmak bi Oscar Sarietarako izendapenak jaso zituen, Jatorrizko abesti onenaren Oscar Saria eta Soinu edizio onenaren Oscar Saria (Kevin O'Connell, Greg P. Russell eta Art Rochester), nahiz eta azkenean bi sariak Titanic filmak irabazi zituen.