Copyleft

Copyleftaren logoa, onarpen legalik ez duena

Copyleft-a lan baten kopiak edo eratorritako produktuak libreki banatzeko eskubidea ematea da, beti ere eskubide berdinak bermatuz banatzen bada. Software, literatura, musika, argazkia, plastika eta artea bezalako lanei aplika dakizkiokeen lizentziak biltzen ditu.

Beronen defendatzaileek lan baten kopiak egin eta banatzea mugatzen duen baldintza bezala kontsideratzen dituzte egile eskubideak (copyright). Copyleft lizentziek berezko eskubide-baldintzak erabiltzen dituzte, lanaren kopia bat eta lan deribatu bat jasotzen duen orok, berau erabili, aldatu eta banatzeko eskubidea duela bermatzeko. Beraz, zentzu ez legalean, copyleft copyrighten aurkakoa dela esan daiteke.

Copyleft-aren ikurrik ezagunena C bat da baina beste aldera begira, hau da, copyright-aren aurkako ikurra.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy