Cosimo I.a Medici (Florentzia, Florentziako Errepublika, 1519ko ekainaren 12a - Villa di Castello, Toskanako Dukerri Handia, 1574ko apirilaren 21a) 1537tik 1569ra Florentziako dukea izan zen eta, 1569rik hil arte, Toskanako Duke Handia. Frantziaren aldekoak garaitu zituen eta Siena konkistatu zuen. Arteak eta letrak bultzatu zituen.