Creu de Sant Jordi | |
---|---|
San Jurgiren Gurutzea | |
Babeslea | Kataluniako Generalitatea |
Herrialdea | Katalunia |
Lehen sari banaketa | 1981eko abenduaren 18a |
Webgune ofiziala | Webgunea |
Creu de Sant Jordi (euskaraz San Jurgiren Gurutzea) Katalunian urtero eman ohi den ohorezko domina bat da. Kataluniako Generalitateak eman ohi duen sari gorena da.[1]
Kataluniako Generalitateak abenduraren 18ko 457/1981 dekretuaren bidez sortu eta sarituei eman ohi die, "beren merituz, Kataluniari bere nortasunaren defentsan, bereziki arlo zibiko eta kulturalean, zerbitzu ematen dieten" pertsona edo erakunde sozialei.
Sariarekin entregatzen den sari fisikoa Kataluniako santu zaindaria den San Jurgiren gurutzean oinarrituta dago eta Joaquim Capdevila i Gaya bitxigileak diseinatu zuen.[2]