DNAren erreplikazio

ADNaren erreplikazioa. Helize bikoitzaren bi kateak banandu eta bakoitzak ADN molekula berri bat emango du.

DNAren erreplikazioa DNA (azido desoxirribonukleikoa) bikoiztean datzan prozesua da. Zelula batek bere informazio genetikoa DNA molekuletan dauka gordeta eta hau ez da aldatzen -mutazioak gertatzen ez badira- bizitza osoan zehar.[1][2]

Gure ehunetan dauden zelulak etengabe eraberritzen ari dira eta zelula bat eraberritzeko gertatzen den prozesua mitosia da. Prozesu hau gertatzen denean, zelula alabak sortzen dira eta hauetako bakoitzak amaren informazio genetiko bera izango du. Horretarako, amaren DNA molekulak erreplikatu behar dira.

DNAren erreplikazioa ez da prozesu konplexua, zailtzen duen faktore bakarra molekularen tamaina handia da. Hala ere, prozesua oso azkar gertatzen da (segundo gutxi batzuetan) eta fidagarritasun handia du. Hor gertatzen diren akats gehienak zuzendu egiten dira, erreplikazioa gertatzen ari den bitartean; besteak, erreplikazioa bukatu ondoren zuzentzen dira. DNA zuzentzen den molekula bakarra da.

Erreplikazioa gertatzeko, DNA molekula kremailera bat bailitzan irekitzen da base osagarrien arteko hidrogeno zubiak puskatuz. Ondoren, DNA polimerasak harizpi bakoitzarentzat osagarria den kate bat sintetizatuko du nukleotidoak gehituz.

  1. Berg JM, Tymoczko JL, Stryer L, Clarke ND. (2002). Biochemistry. W.H. Freeman and Company ISBN 0-7167-3051-0.. Chapter 27: DNA Replication, Recombination, and Repair
  2. Alberts B, Johnson A, Lewis J, Raff M, Roberts K, Walter P. (2002). Molecular Biology of the Cell. Garland Science ISBN 0-8153-3218-1.. Chapter 5: DNA Replication, Repair, and Recombination

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy