Dagerrotipoa[1] argizkigintzaren aurrenetako prozedura izan zen, Louis Daguerrek eta Joseph-Nicéphore Niepcek asmatutakoa. Objektuaren irudia zilar iodurozko geruza bat zeukan kobrezko xafla batean finkatzen zen. Irudi positiboa xaflari merkuriozko lurruna aplikatuz lortzen zen[2].
Agerikoa denez, dagerrotipo izena Louis Daguerre asmatzailetik datorkio, euskal jatorrikoa zena (Agerre).