Daniel Burnham | |||
---|---|---|---|
1910 - 1912 | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Henderson, 1846ko irailaren 4a | ||
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak | ||
Heriotza | Heidelberg, 1912ko ekainaren 1a (65 urte) | ||
Hobiratze lekua | Graceland hilerria | ||
Heriotza modua | berezko heriotza: janari-intoxikazioa | ||
Familia | |||
Aita | Edwin Burnham | ||
Ama | Elizabeth Burnham | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | ingelesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | arkitektoa, idazlea eta hirigilea | ||
Lan nabarmenak | |||
Jasotako sariak | |||
Kidetza | Ameriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia United States Commission of Fine Arts (en) | ||
Genero artistikoa | Beaux-Arts (en) | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | General Church of the New Jerusalem (en) | ||
Daniel Hudson Burnham (Henderson, New York, 1846ko irailaren 4a - Heidelberg, 1912ko ekainaren 1a) estatubatuar arkitekto eta hirigilea izan zen.
Chicagon bizi izan zen zazpi urte zituenetik. Delineatzaile izaten ikasi zuen arkitektura-estudio batean. 26 urterekin John Wellborn Rootekin elkartu zen eta elkarrekin arkitektura estudio bat ireki zuten. Laster lortu zuten arrakasta eta enkargu ugari jaso zituzten, eta hainbat etxe-orratz eraiki zituzten Chicagon.
1892-93ko Kolondar Munduko Erakusketako lanen zuzendari izendatu zuten. Chicago, Manila, Baguio eta Washington hirietako garapen planak sortu zituen. Hainbat eraikin enblematiko diseinatu ditu, hala nola New Yorkeko Flatiron Building, Washingtongo Unión Station edo Londresko Selfridges saltoki handiak.