Daniel Carleton Gajdusek

Daniel Carleton Gajdusek

Bizitza
JaiotzaYonkers1923ko irailaren 9a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaYonkers
HeriotzaTromsø2008ko abenduaren 12a (85 urte)
Familia
Familia
Hezkuntza
HeziketaUniversity of Rochester (en) Itzuli 1943)
Harvard Medical School (en) Itzuli 1946) Medikuntzako doktorea
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakmedikua, birologoa, biologoa eta antropologoa
Jasotako sariak
KidetzaAlemaniako Natur Zientzien Leopoldina Akademia
Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala
Australian Academy of Science (en) Itzuli
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Belgikako Medikuntzako Errege Akademia
Zientzien Mundu Akademia

IMDB: nm4252954 Find a Grave: 247183011 Edit the value on Wikidata

Daniel Carleton Gajdusek (Yonkers, New York, 1923ko irailaren 9a - Tromsø, Norvegia, 2008ko abenduaren 12a) Estatu Batuetako sendagile eta biofisikaria izan zen. Rochesterren egin zituen fisikako ikasketak eta Harvarden medikuntzakoak. 1958. urteaz geroztik Estatu Batuetako Osasun Institutu Nazionaleko kide izan zen, besteak beste. 1976an Medikuntzako Nobel saria eman zioten, Baruch Samuel Blumberg zientzialariarekin batera, eritasun kutsakorren sorrerari eta kutsatzeari buruz egindako ikerlanengatik. Ginea Berriko biztanleetan agertzen den eta nerbio-sistema zentralari eragiten dion kuru izeneko eritasun kutsakorrari buruz hark egindako azterketetatik ateratako ondorioei esker, hipotesi berri ugari sortu ziren eritasun neurologiko kronikoei buruz. Era berean, esklerosiari eta Parkinsonen gaixotasunari buruzko ikerketak ere egin zituen Gajdusekek.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by razib.in