Dantza

Bi dantzari moderno.
Dantza talde bateko kideak.
Amerikako jazz dantza talde bateko kideak
Ugandako gazteak dantzan, bakearen aldeko ekitaldi batean

Dantza gorputz mugimendu zehatz eta kateatuen segida bat da, batez ere, doinu baten arabera egiten dena[1]. Mugimendu hauek balio estetiko[2] eta sinbolikoa dute, eta kultura zehatz bateko behatzaileek eta dantza bera egiten dutenek dantza gisa ikusi behar dute[3]. Dantzak, euren koreografiaren arabera sailka daitezke, mugimendu multzoaren arabera edo euren leku edo jatorri historikoaren arabera.

Bereizketa garrantzitsu bat egon ohi da kontzertu-dantza eta parte-hartze dantzaren artean, nahiz eta bi kategoria hauek ez dauden beti bereizita, biek izan dezakete funtzio bereziren bat: soziala, zeremoniala, lehiakorra, erotikoa, martziala edo sakratua eta liturgikoa. Giza mugimenduaren beste espresio batzuek ere dantzaren antzeko ezaugarriak dituztela esan ohi da, adibidez arte martzialak, gimnasia, irristaketa artistikoa, igeriketa sinkronizatua edo atletismoari lotutako beste hainbat espresio.

  1. Saila, Kultur. (2011-07-18). «dantza» www.euskara.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-10).
  2. 1939-, Fraleigh, Sondra Horton,. Dance and the lived body : a descriptive aesthetics. ISBN 9780822971702. PMC 887803177. (Noiz kontsultatua: 2019-01-10).
  3. Lynne., Hanna, Judith. (1983). The performer-audience connection : emotion to metaphor in dance and society. (1st ed. argitaraldia) University of Texas Press ISBN 0292764782. PMC 9533452. (Noiz kontsultatua: 2019-01-10).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy