Das Boot (euskaraz: «Ontzia») 1981eko Wolfgang Petersen alemaniar zinema zuzendariaren filma bat da. 1973ko Lothar-Günter Buchheim idazlearen izen bereko Das Boot eleberrian oinarritua dago.
Filma Bigarren Mundu Gerran girotua dago, U-Boot itsaspekoa eta bere eskifaiaren fikziozko istorioa kontatzen da. Atlantikoko guduan aliatuen gerraontzien ehizan alemaniarren izandako kemen eta burugogorkeria ere erakusten da, Heinrich Lehmann-Willenbrock komandantearen agindupeko benetako U-96 modeloa, U-Boot VII mailakoa, protagonista nagusia delarik.