David Etxebarria

David Etxebarria

Bizitza
JaiotzaAbadiño1973ko uztailaren 23a (50 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jardueraktxirrindularia
Ibilbidea
TaldeakUrteak
ONCE 1994-2000
Euskaltel-Euskadi 2001-2004
ONCE 2005-2006
 

David Etxebarria Alkorta (Abadiño, 1973ko uztailaren 23a - ), euskal txirrindulari profesionala izan zen 1995etik 2006 arte. Hainbat garaipen lortu zituen.[1] Hauen artean, Euskal Bizikleta, Frantziako Tourreko bi etapa eta Udaberriko Klasikoa nabarmentzen dira. David txirrindulari on gisa nabarmendu zen gaztetatik eta oso azkarra. Junior mailan, bigarren izan zen Bizkaiko Txapelketan, Gernikan. 1993. urteko Bidasoko Itzulian, hirugarren sailkatu zen. Gazte pasa zen profesionaletara, 1995. urtean. 2024. urtean, talde gazte baten zuzendaria da.

  1. Urtekaria: David Etxebarria

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy