David Jay Julius (New York, 1955eko azaroaren 4a) estatubatuar fisiologoa da. 2021eko Medikuntzako Nobel Saria jaso zuen Ardem Patapoutianekin batera, mundu fisikoa sentsazio somatikoen bidez nola sentitzen den ulertzen laguntzatik. Tenperatura eta ukimena atzemateko sentsoreak aurkitu dituzte.[1]
Julius Brooklynen jaio zen jatorri juduko familia batean. Massachusetts Institute of Technologyn ikasi zuen eta 1984an doktoratu zen Kaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn. Columbiako Unibertsitatean burutu zituen ikasketak.
1997an egindako lanagatik Nobel saria jaso zuen 2021ean.
Kaliforniako Unibertsitatea San Frantziskongo irakaslea da.