Dawn

Dawn
Dawn Flight Configuration 2.jpg
Dawn zundaren artista ikuspegia, Vesta ezkerrean eta Zeres eskuinean dituela
ErakundeaNASA
Misio motaHurbilpena/orbitatzea
Jaurtiketa data2007 irailaren 27a, 7:34
NSSDC IDDAWN
Webguneadawn.jpl.nasa.gov
Masa1.250 kg
Orbita elementuak
InklinazioaPolarra

NASAk bidalitako eta Kaliforniako JPLk zuzendutako espazio-ontzian datza Dawn misioa. Haren zeregina da Marte eta Jupiter arteko asteroide gerrikoan diren Zeres planeta nanoa eta Vesta asteroidea aztertzea. 2007ko irailaren 27an bidali zuten. 2012-2013 urteen bitartean, Vesta esploratuko du; eta 2015ean, aldiz, Zeres.

Dawn espazio-ontziaren maketa.
Dawn zundari aurreikusitako ibilbidea

Lurretik egindako bi objektuen azterketek diote nahiko konposizio desberdina dutela eta euren sorkuntzatik osorik dirautela, orain dela 4600 miloi urte.

Hasiera batean Dawnek bidean hartu eta birabidetu behar izango du 8 hilabeteko denbora tarteaz Vesta asteroidea. Horren ostean, zundak noranzkoa Zereserantz aldatuko du.

Ioi propultsagailu batek (espazioko propultsio sistemetan eraginkor eta aurreratuena) bultzatutako eta helburu zientifiko hutsa duen lehenengo espazio zunda estatubatuarra da.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy