Dekkan | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 600 m |
Mota | goi-lautada |
Azalera | 1.000.000 km² |
Geografia | |
Koordenatuak | 15°N 77°E / 15°N 77°E |
Herrialdea | India |
Dekkan[1] (ingelesez: Deccan Plateau; maratheraz: दख्खन) Indiako hegoaldean dagoen goi-ordoki zabala da, Gangesko eta Narmandako ibaien haranen hegoaldean. Bere mugak hiru mendilerroek sortzen dituzte eta zortzi indiar estatuetara hedatzen da. Triangelu itxura du, mendebaldean Mendebaldeko Ghat mendiak eta ekialdean Ekialdeko Ghat mendiak mendilerroek hegoaldeko erpina sortzen dute. Iparraldeko muga Satpura eta Vindhya mendilerroek sortzen dute. Iparraldean Indiako ibai-ordokiak ditu.
Eskualdeko hiru estatu nagusiak Maharashtra, Karnataka eta Andhra Pradesh dira. Bere altuera iparraldeko 100 metroetatik hegoaldeko 1000 metroetara doa; batez besteko altuera 610 metrokoa da, eta Bengalako Golkorako jaitsiera du.
Dekkan prakritozko dakkhin izenatik dator, berez sanskritozko dakṣiṇa- edo दक्षिण ekarrita, eta 'Hegoa' esan nahi duena.
Eskualdeko antzinako izena Dakshinapatha zen, Mahabharatan agertzen dena.
Dekkango ibai nagusiek Bengalako golkoan dute ahoa (Godavari, Tungabhadra, Krishna, Mahanadi eta Kaveri), bi izan ezik (Narmada eta Tapi, Arabiako itsasoan ahoa dutenak).
Dekkango biztanleak herri askotakoak dira, nagusienak Bhil eta Gond herriak izanda. Bertako biztanleak dravidak dira. Eskualdeko hiri nagusia Hyderabad da. Beste hiri nagusiak Bangalore, Karnatakako hiriburua, eta Maharashtrako Nagpur, Pune, Aurangabad eta Sholapur dira.
Klima tropikala eta uholdetsua. Ekonomia-jarduera kotoiaren, kafearen, arrozaren eta azukre-kanaberaren produkzioan oinarritua da. Musulmanen menpe dago XIV. mendeaz geroztik.