Dekonstrukzioa filosofia garaikidearen metodo bat da, kontzeptuen bilakaera historikoa aztertzeko testuen analisia lehenesten duena. Filosofia, literatura edo bestelako testuak zorrotz aztertzen ditu, haien hutsuneak eta zentzu nahasketak azaleratzeko, adierazpen iradokiak eta adierazten ez dena ardatz edukita. Testuen azterketaz diharduen teoria postestrukturalista da dekonstrukzioa, 1960ko hamarraldian zabaldu zena.
Dekonstrukzioak frogatu nahi du testuen oinarriak berez konplexuak, ezegonkorrak edo ezinezkoak direla. Hau da, testuek esanahi kontraesankorrak eta bateraezinak dauzkate, eta interpretazio bat baino gehiago dituzte. Hortaz, interpretazioa ezin da puntu jakin batez harago joan. Derridak "aporia" deitu zion puntu horri. J. Hillis Millerrek honela deskribatu zuen dekonstrukzioa:
« | dekonstrukzioa ez datza testu baten egitura desegitean, baizik eta testuak bere burua desegin duela erakustean. Sendoa zirudien zola airez beterik baino ez dago. | » |
Dekonstrukzio terminoa Heideggerrek erabili zuen lehendabiziz, baina Derridaren lanagatik bilakatu zen ohiko haren erabilpena.