Dementzia

Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Dementzia
Deskribapena
Motanahasmendu kognitiboa, Buru-nahasmendu organikoa, zantzu klinikoa, disability affecting intellectual abilities (en) Itzuli
eritasuna
EspezialitateaPsikiatria
neurologia
Tratamendua
Erabil daitezkeen botikak(RS)-citalopram (en) Itzuli, errisperidona, perphenazine (en) Itzuli, donepezil (en) Itzuli, galantamine (en) Itzuli, tacrine (en) Itzuli, rivastigmine (en) Itzuli, olantzapina, ketiapina, pimavanserin (en) Itzuli, aripiprazole (en) Itzuli, memantine (en) Itzuli, dihydro-α-ergocryptine (en) Itzuli eta dihydroergocristine (en) Itzuli
Identifikatzaileak
GNS-9-MK290.8, 294.8 eta 294.1
GNS-10F00, F01, F02, F03, F04, F05.1, F06 eta F07
GNS-9290290—294294
DiseasesDB29283
MedlinePlus000739
eMedicine000739
MeSHD003704
Disease Ontology IDDOID:1307

Dementzia burmuineko funtzioaren galera progresiboa da, adinari dagokiona baino handiagoa dena eta gaixotasun batek edo bestelako asaldurek sortua dena. Adineko pertsonek askoz sarriagotan pairatzen badute ere, helduaroko beste fase batzuetan ere ikus daiteke.

Arlo kaltetuenak oroimena, arreta maila, mintzamena eta arazoak konpontzeko gaitasuna dira. Batik bat kasu aurreratuetan desorientazioa ager daiteke, denborari edota lekuari dagokienez, eta bestelako buru-nahasteak, eldarnioak, haluzinazioak eta aztoramena barne.

Alzheimerren gaixotasuna motarik ohikoena da, kasu guztien %50-70a eragiten du.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy