Denderako zodiakoa deitua, Antzinako Egiptoko baxuerliebe ezagun bat da, Egiptoko Dendera hiriko Hathor jainkosaren tenpluan Osiris jainkoari eskeinitako kamera baten pronaosaren sabaian zizelkatua. Dirudienez, Taurus eta Libra konstelazioekin bat datozen irudiak ditu. Kamera hau, Ptolomeotar dinastiaren amaiera aldera datatua dago, eta bere pronaosa Tiberio erromatar enperadorearen erregealdian gehitua izan zen. Honek, Jean-François Champollion egiptologo frantses ospetsua, erliebea, zuzen, aro grekoerromatarrean datatzera eraman zuen, baina bere garaikideetako askok, Egiptoko Inperio Berrian egina izan zela adierazi zuten. Gaur egun onartuena den data, K. a. 50 da, garai horretan ikus zitezkeen posizioetan zeuden izar eta planetak adierazten baititu. Erliebea, beranduagoko sistema astronomikoentzako oinarria izan zenaren teoria proposatu da. Louvreko Museoan dago, Parisen.