Dendrokronologia

Dendrokronologia-barautsa, eraztun-zenbagailua, laginak eta enbor xerra.

Dendrokronologia (antzinako grezieraz: δένδρονdendron "adar", χρόνος khronos "denbora" eta -λογία -logia "ikerketa") zuhaitzen eraztunak datatzeko metodo zientifikoa da. Eraztun horiek zehazki sortu ziren urtea zehazteaz gain, urte horretan egon ziren egoera atmosferikoak aztertzen dira[1], eta horrela klimaren azterketari eta eguraldiaren egoerari buruzko datuak eman ditzake. Aplikazio ugari ditu hortaz: dendroarkeologia, dendroklimatologia, dendrogeomorfologia, dendrohidrologia, dendropirokronologia eta dendroekologia[1][2]. Arte eta arkitektura lanen datazioan ere erabiltzen da, zura erabili bada. Karbono-14 bidezko datazioa kalibratzeko ere erabiltzen da dendrokronologia.

Zuhaitzen hazkundea geruzaz geruza gertatzen da, azaletik gertu dauden zelulatan. Zuhaitzaren hazkunde hori urtean zehar aldatzen da, modu ezagun batean, urtaro bakoitzeko eguraldiaren arabera. Neguaren eta udaren arteko alde honek, eraztunak sortzen ditu zuhaitzean. Zuhaitzen hazkunde hori alderatuz, zaharragoak diren zur zatiak parekatzen joan daiteke, modu akumulatibo batean.

  1. a b Eraztunen sekretuak, Argia aldizkaria, 2002ko otsailaren 24a
  2. Telleria Sarriegi, Enekoitz. (2024-06-22). «Dendrokronologia: eraztunen erreinua» Berria (Noiz kontsultatua: 2024-06-22).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy