Depresio Handia | |
---|---|
Mota | Krisi ekonomiko Errezesio garai historikoa garaia |
Denbora-tarte | 1929ko urriaren 29a - 1941 |
Herrialdea | Afganistan, Britainiar Inperioa, Weimarko Errepublika, Frantzia, Txile, Herbehereak, Hegoafrika eta Ameriketako Estatu Batuak |
Kausa | causes of the Great Depression (en) 1929ko kraxa |
Osatuta | |
Great Depression in Australia (en) Great Depression in South Africa (en) Great Depression in the Netherlands (en) Great Depression in the United Kingdom (en) Great Depression in the United States (en) Great Depression in India (en) Great Depression in Latin America (en) Great Depression in Chile (en) Great Depression in France (en) Great Depression in Canada (en) Great Depression in Central Europe (en) Shōwa Depression (en) | |
Depresio Handia[1], Beheraldi Handia edo 1929ko Krisia, (ingelesez: Great Depression) 1929ko urrian hasi, eta 1930. hamarkada osora luzatu den mundu mailako krisi ekonomikoa izan zen. Orotara 1929 eta 1932 urteen artean kalkulatzen da BPG mundiala %15ez jautsi zela. Beste krisi momentu batekin parekatzeko, Atzeraldi handiaren momentuan (2008tik 2009ra) BPG mundiala %1z baino guttiago apaldu zen.
Krisi ekonomikoak, 1920ko hamarkako ekonomiaren oparotasuna amaitu zuen, ekoizpen industrialaren jaitsiera, nazioarteko merkataritzaren etetea, eta demokrazien ahultzea eraginez. Bigarren Mundu Gerraren hastapenak Depresio Handiari bukaera eman zion[2].