Der Blaue Reiter

Franz Marcen Zaldi urdinak (1911. urtea).

Der Blaue Reiter[1] (euskaraz: Zaldun urdina) Vasili Kandinskik bultzaturik 1910. urtean Munichen sortu zen arte-mugimendua da. Talde horretara Franz Marc eta August Macke alemaniar margolariak eta Alfred Kubin austriar marrazkilaria bildu ziren, besteak beste. 1911. urtean almanake bat argitaratu zuten, eta urte hartanbertan eta ondokoan, garai hartako abangoardiako margolari nagusien obren erakustaldiak egin zituzten (Henri Rousseau, Robert Delaunay, fauvistak, kubistak, Kazimir Malevitx, Mikhail Larionov, Jean Arp, Paul Klee…). Erakunde eta programa zehatzik ez zuen, eta ez zuen inolako dogmatismo formalik erakutsi; iraganeko tradizioarekiko haustura oinarritzat harturik, artistak irudikapen errealistaren mugatik harantz jo behar duela aldarrikatzen zuten, «barne-beharrei» leku egin behar zaiela, errealitateari benetan atxikitzeko.

  1. EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy