Desira

Artikulu hau irrikari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Desio (argipena)».
Desira eta irrika haurren begiradan, Georg Friedrich Kerstingen margolan batean.

Desira Gogo-egoera mota bat da. Gogo-egoera mota honek bizitzan agerpen handia du; Gose garenean, edo bestelako nahiak izan ditugunean ezagun zaigun gogo-egoera da. Desira gogo-egoera hainbat adierazlerekin lotzen da: pertsona batek desira bat duenean modu jakin batean jokatzen du, modu jakin batean sentitzen du eta modu jakin batean pentsatzen du (adibidez, Norak tea nahi badu, tea prestatuko du, edo tea egitean pentsatuko du atseginez, eta tea ez izatean desatseginez, etb.).  

Desira ulertzeak bi gauza eskatzen ditu: lehena desira bere baitan zer den azaltzen duen teoria bat izatea, eta, bigarrena, existitzen diren desira anitzen inguruko hurbilketa bat  izatea. Izan ere, desira gogo-egoera bakartzat hartzen da, baina desira guztiak funtsean gogo-egoera bera al dira? Esaterako, jakin-mina izatea, egarri izatea, inoiz jaio ez izana desiratzea, helburu batzuk bete nahi izatea, zirikatzeko gogoa izatea edota gazteren aldean marmelada nahiago izatea. Beraz, desiraren funtsatze honetan gauza zailduz doa eztabaidei bide emanez.  


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy