Deskolonizazio

Kolonialismoa, 1945ean.

Deskolonizazioa Asia eta Afrikako koloniek zein protektoratuek lortutako metropoliarekiko menpekotasunaren galera-prozesua da. Lehenengo fruituak Bigarren Mundu Gerraren ondoren (Indiak eta Pakistanek, lehendabizikoek, 1947an) eskuratu baziren ere, kolonialismoaren kontrako mugimendua zaharragoa da, Indiako Batzar Nazionala 1885ean sortu zen eta.

Independentziarekin, beste estatu batekin bat eginda edo "asoziazio askeko" estatusa adostuta erdiesten da deskolonizazioa. Nazio Batuen Erakundeak dio deskolonizazio prozesuan autodeterminazioa baino beste printzipiorik ez dagoela. Helburua lortzerakoan, negoziazio baketsuak edo borroka armatua izan dira bitarteko nagusiak.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy