Deslokalizazio

Candy enpresako langileen protesta deslokalizazioaren aurka, Bergaran. Beraien lantegi produkzioa Txinara eraman zuen enpresak[1].

Ekonomian, deslokalizazio edo deskokatzea lantegi baten leku-aldaketari deitzen zaio, lantegi berriko kostuak murriztu edo beste inguru ekonomiko bateko abantaila konpetitibo bat baliatzearren burutzen dena. Kapitalismoak ekarri duen globalizazioarekin batera, multinazionalek maiz hartzen dituzten erabakiak dira deslokalizazioak, gehienetan herrialde garatuetatik garatu bidean dauden herrialdeetara, herrialde hauetako lan-kostuak merkeagoak izaten baitira[2].

  1. «Candy berrindustrializatzeko erakundeen babes falta salatu dute langileek - Bergara» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2019-06-05).
  2. «DESLOKALIZAZIOA» EGUNGO EKONOMIA 2015-04-28 (Noiz kontsultatua: 2019-06-05).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy