Deun-ixendegi euzkotarra

Deun-ixendegi euzkotarra
Jatorria
Egilea(k)Koldo Eleizalde eta Sabino Arana Goiri
Argitaratze-data1910
IzenburuaDeun-ixendegi euzkotaŕa
Orrialdeak83
Ezaugarriak
Egile-eskubideakjabetza publiko

Deun-ixendegi euzkotarra Sabin Aranak idatzi eta Luis Eleizaldek osatu eta 1910ean, Sabin Arana hil ondoren, argitaratu zuen euskal pertsona-izenen bilduma da. Lan hartako izen asko, 1897an Aranak argitara emandako Egutegi Bizkaitarra lanean ageri ziren. Eleizaldek ateratako izendegian, 960 ponte-izen ematen dira.

Hasieran Elizarekin arazoak izan baziren ere, kide jeltzaleak seme-alabak izen horiekin bataiatzen hasi ziren, eta pixkanaka arrakasta zabala izan zuten. Horietako izen batzuk ez dira ia inoiz erabili, baina beste asko egungo garaietara bizirik iritsi dira, 1970eko hamarkadatik aurrera argitaratutako izendegietan jaso izan baitira: Karmele, Josune, Nekane, Kepa, Iñaki eta Julen, besteren artean. Esan beharra dago baita euskal izen guztiak ez direla Sabin Aranak asmatutakoak, batzuek aspaldiko mendeetan dokumentatuak baitaude; nahiz eta egia izan abertzaletasunaren eta euskaltzaletasunaren gorraldiarekin berriz erabiltzen hasi. Halakoak dira Mikel eta Erlantz bezalako izenak.

Sabin Aranak, gainera, izen-deiturak emateko eredu guztiz berria asmatu zuen, alderdikideen ezaugarri moduan: Bi abizenak "(e)ta" batez lotuta idatzi behar ziren eta bigarrenari "-tar" atxiki, izena azken tokian jarriz: Arana ta Goiri'tar Sabin. Sistema hau, Aranaren jarraitzaile askok gerraostean oraindik erabiltzen bazuten ere, denborarekin erabat desagertu zen.

Azpiko ataletan Aranak asmatutako izenetako batzuk agertzen dira, alfabetikoki ordenaturik.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by razib.in