Deva (devanagariz देव, devā) hitz sanskritoa da, "jainko" esan nahi duena eta naturaz gaindiko edozein izaki onbera izendatzen duena. Hindu mitologian, devak edozein jainko onbera da[1], Trimurtik antolatutako erresumen ordena mantentzeaz arduratzen dira eta, orokorrean, asura jainko gaiztoen ondo-ondoan jartzen dira. Batzuetan devata izena ere ematen zaie.
Budistentzat, devak zeru ezberdinetan bizi diren izakiak dira, non plazer ugariz gozatzen duten, euren aurreko ekintza onak saritzeko, oraindik karma-mailak gainditu ez dituztelako eta berpizte berrien mende daudelako.
Ondoren, mendebaldeko sinesmen esoterikoekin parekatu ziren.