Didio Juliano | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
193ko martxoaren 28a - 193ko ekainaren 1a ← Pertinax - Septimio Severo →
| |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotza | Mediolanum (en) , 133ko urtarrilaren 30a | ||||||
Herrialdea | Antzinako Erroma | ||||||
Bizilekua | Milan | ||||||
Heriotza | Erroma, 193ko ekainaren 1a (60 urte) | ||||||
Heriotza modua | giza hilketa: burugabetzea | ||||||
Familia | |||||||
Aita | Quintus Petronius Didius Severus | ||||||
Ama | Aemilia Clara | ||||||
Ezkontidea(k) | Manlia Scantilla (en) | ||||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||||
Familia | ikusi
| ||||||
Hezkuntza | |||||||
Hizkuntzak | latina | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | politikaria eta militarra | ||||||
Artikulu hau enperadoreari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Marko»
Marko Severo Didio Juliano (latinez: Marcus Severus Didius Julianus; 133 – 193) erromatar enperadore izan zen 193ko martxoaren 28tik ekainaren 1 arte. Inperioa lortu zuen Pretoriar Guardiari erosiz, zeinek aurrekoa, Pertinax, hil zuen. Hau guztia zela eta gerra zibila piztu zen 193 eta 197 bitartean. Ondorengoak, Septimio Severok, hiltzera zigortu zuen Didio Juliano.
Milango familia noble batean jaio zen Didio Juliano. Edonola ere, Domitia Luzilak, Marko Aurelioren amak, hezi zuen.
175ean kontsula izan zen. Pertinax hil ondoren, Pretoriar Goardiak enkantean saldu zuen enperadore postua. Didio Julianok 25.000 sestertzio eskaini zion pretoriar bakoitzari. Hortaz, Pretoriar Goardiaren mehatxupean, Senatuak enperadore izendatu zuen Didio Juliano. Emazte eta alabak Augusta titulua jaso zuten.
Salmenta horrek matxinadak eragin zituen Inperioan zehar: Peszenio Niger Sirian, Klodio Albino Britanian eta Septimio Severo Panonian. Azken hau, denbora galdu gabe, Erromara abiatu zen. Hor, Didio Juliano atzemanda, hiltzera zigortu zuen. Pretoriar Guardia desegin zuen eta Pertinaxen hiltzaileak ere hil zituen Septimio Severok.