Fisika arloan difrakzioa uhinen berezko fenomeno bat da: uhinen desbiderapena oztopo edo zirrikitu baten aurrean. Difrakzioa edozein motatako uhinetan gerta daiteke: soinu-uhinetan, fluido bateko uhinetan edo uhin elektromagnetikoetan, hala nola argi ikusgai eta irrati-uhinak. Halaber, fenomeno hau tamaina finituko uhin talde bat zabaltzen denean gertatzen da. Adibidez, laser baten argi-uhinen sortak azkenean dibergitu behar du izpi zabalago batean igorletik distantzia zehatz batera.
Difrakzioa argiaren 5 fenomenoetariko bat da, besteak islapena, errefrakzioa, interferentzia eta polarizazioa izanik.