Dilmun | |
---|---|
Mota | antzinako herrialdea |
Geografia | |
Dilmun (sumereraz: , gero 𒉌𒌇(𒆠), ni.tukki = DILMUNki; arabieraz: دلمون) Bahraingo uharteetan, Persiar Golkoan kokatutako antzinako merkataritzaguneei emandako izena da. Mesopotamia eta Indoko Harana lotzen zituen merkataritza itsasbideetan zuen kokapenagatik, antzinateko merkataritzagune garrantzitsu bat bezala garatu zen.
Badago ebidentzia literario eta arkeologikorik Mesopotamia eta Indoko Haranaren arteko merkataritzarako (beharbada, akadieraz Meluhha bezala ezagutzen den lurraldea). Indoren Haraneko Harappa hiriko buztinezko zigiluek egineko inprimaketak, salgai paketeak zigilatzeko erabili izan ziren. Inprimaketa hauetako batzuk, Ur eta beste mesopotamiar hiri batzuetan aurkituak izan dira.