Dimero

Dimeroa oligomero bat da bi monomeroz osatutakoa lotura sendoen edo ahulen, kobalenteen edo molekulen artekoen bidez lotutakoa[1]. Homodimero terminoa erabiltzen da bi molekulak berdin-berdinak direnean (adibidez, A – A) eta heterodimero ez direnean (adibidez, A – B). Dimerizazioaren kontrako erreakzioari disoziazio deritzo sarritan. Kontrako karga duten bi ioik dimeroa osatzen dutenean, Bjerrum bikote deritze.

  1. «ZT Hiztegi Berria» zthiztegia.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2020-11-29).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by razib.in