Dimitri Zinovievitx Tiomkin (errusieraz: Дмитрий Зиновьевич Тёмкин, translit.: Dmitrij Zinov'evič Tjomkin, ukraineraz: Дмитро́ Зино́війович Тьо́мкін, translit.: Dmytro Zynoviyovyč Tomkin; Krementxuk, 1894ko maiatzaren 10a - Londres, 1979ko azaroaren 11) Ukrainan jaiotako estatubatuar zinemarako musikaren konpositore eta orkestra zuzendaria izan zen. Judu jatorriko izan zen eta musika ikasi zuen San Petersburgon. Errusiar Iraultzaren ondoren Berlinera eta gero New Yorkera joan zen. 1929ko kraxaren ondoren Hollywoodera joan zen eta bertan zinemarako musika konposatu zuen, bereziki westernetarako. Tiomkinek 22 Oscar sarietarako izendapen jaso zituen eta lau Oscar sari irabazi zituen bere musika aitzindariagatik.[1]