Diozesi (Erromatar Inperioa)

Erromatar inperioa diozesiekin Dioklezianoren garaian

Diozesi (latinez: diœcēsis, grekerazko διοίκησις dioíkēsis-etik eratorria, "administrazioa") Erromatar Inperio berantiarreko banaketa administratiboetako bat zen, tetrarkiatik aurrera. Tarteko gobernu maila bat osatzen zuen, probintzia ezberdinak bilduz. Diozesi bakoitza vicarius ("bikario") batek gobernatzen zuen, pretorioko prefektuaren menpekoak[1].

Ez da eliza kristauaren hiztegiko elizbarruti edo diozesiarekin nahastu behar, gotzain baten ardurapean dagoen barrutia. Batzuetan, elizbarruti edo Elizaren diozesitik bereizteko, diozesi zibila izena erabiltzen da, edo, gehienetan erromatar diozesi.

  1. Barnes, Constantine and Eusebius, 9; Rees, Diocletian and the Tetrarchy, 25–26.

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy