Disfemismo

Disfemismoa nahita mespretxatzen edo iraintzen duen hitz edo adierazpen bat da, beste neutralago baten ordez erabiltzen dena. Umorez erabil daiteke edo baten bati kalte egiteko asmoz.

Ezagunagoa den eufemismo hitzaren antonimoa da disfemismo.

Fenomeno linguistiko hau, kakofemismo, kontraeufemismo eta antieufemismo bezala ere izendatu daiteke, eta mespretxuzko hitzak, gutxiesteko asmoa duten hitzak edo esamoldeak biltzen ditu. Berez irudikatu nahi duten kontzeptuek eurek adierazten dutena baino errealitate gogor eta desatseginagoa adierazten dute disfemismoek.

Eufemismoak eta disfemismoak kultura jakin bakoitzean gehienbat tabutzat jo izan diren kontzeptuen eremu semantikoetan sortu ohi dira. Euskal Herrian: heriotza, sexua, gosea, dirua, politika...


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy