Dodekafonismo

Arnold Schoenberg, dodekafonismoaren asmatzailea

Dodekafonismoa edo musika dodekafonikoa, hamabi tonuko musika esan nahi duena (grezieratik dodeka, hamabi eta fonós, soinua) musika atonalaren forma bat da, konposaketa teknika batekin, non, eskala kromatikoko 12 notak baliokide bezala jotzen diren, hau da, harreman ordenatu batetara lotuak, noten artean hierarkiarik ezarri gabe. Hamabi nota edo tono erdiak garrantzi berekoak diren printzipioarekin idazten da, musika tonalaren aurkakoa izaki, azken kasu honetan, nota batzuk nagusi direlarik eta tonalitate zehatz batekin. Barne harremana Note-Row edo nota hilara baten erabileraz ezartzen da, hamabi notek osatzen dutena, batzuetan gutxiago ere izaten diren arren. Konposatzaileak aukeratzen du ze ordenatan agertzen diren, baina, saila berriz hasi arte, notarik errepikatu gabe

Historikoki "atonalismo aske"tik dator zuzen-zuzen, eta, XIX. mende amaieran, konposatzaile batzuen lanetan gertatu zen tonalitate eza modu zentzudun batean antolatzeko beharretik sortu zen.

Schoenbergek, sail batentzako lau oinarrizko posizio ezarri zituen:

  • Sail nagusia: P laburdura erabiltzen du
  • Retrogradazioa: Sail nagusia atzetik aurrera jarrita. R laburdura erabiltzen du
  • Alderantzikatzea: Musika tarteen zentzua (ez balioa) alderantzikatzean datza, igokariak jeiskariak bihurtuz eta alderantziz. I laburdura erabiltzen da
  • Alderantzikatze retrogradoa: Alderantzikatzearen retrogradazioa egiten da. RI laburdura erabiltzen da.

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy