Dolor y gloria 2019ko Pedro Almodóvar espainiar zinema zuzendariaren drama film bat da. Antonio Banderas, Asier Etxeandia, Penélope Cruz, Julieta Serrano eta Leonardo Sbaraglia aktoreek antzeztu zuten.
Almodóvarrek film oso autobiografikoa egin zuen berriro ere, La ley del deseo edota La mala educación-ekin egin zuen bezala. Izan ere, protagonista zinema zuzendari bat da; bere ibilbide artistikoaren amaieran dago, eta oroitzapenekin borrokan bizi da. Almodovarren alter ego-a haren ibilbideari estuki lotuta dagoen aktore batek egin zuen: Antonio Banderasek.[1]
2019ko Cannesko Zinemaldian Gizonezko Interpretazio Onenaren Saria (Antonio Banderas) irabazi zuen.[2]