Artikulu edo pasarte honek eduki, gramatika, hiztegi edota ortografia akatsak ditu. Lagundu nahi baduzu, zuzendu ezazu.
Zuzendu beharrekoa: Badirudi munduaren alde hartako wikilariek parte hartu dutela han-hemenka, artikulua edukiz hornituz baina ortografia eta gramatika akats xelebreak eginez.
|
Donbasseko gerra | ||||
---|---|---|---|---|
2014ko Ukrainako errusiazaleen protestak | ||||
2015ko otsailetik aurrera Ukraniako Donbass eskualdean jazotako gatazkari buruzko mapa. Errusiarzale matxinatuen kontrolpean dagoen lurraldea, "Donetsko Herri Errepublika" eta "Lugansko Herri Errepublika" (Errusia Berria) gisa aldarrikatua. | ||||
Data | 2014ko apirilaren 12an hasia, bukatu gabea | |||
Lekua | Donbass, Bertan daude: Donetsk eta Luhansk | |||
Koordenatuak | 48°N 38°E / 48°N 38°E | |||
Gudulariak | ||||
| ||||
Buruzagiak | ||||
| ||||
Indarra | ||||
| ||||
Galerak | ||||
| ||||
Azken eguneraketa: 2014-08-14 |
Donbasseko gerra Ukraina ekialdeko Donbass eskualdean 2014ko apirilaren 12tik gertatu diren gatazka armatuak dira. Gerra hau Euromaidan mugimenduaren ondorio da,[4] eta Errusia-Ukraina gerra zabalagoaren parte bat da. Errusiazaleen protesten ondoren eta Donetskeko eta Luhanskeko eskualdeetan «herri errepublikak» aldarrikatu ondoren piztu da Donbasseko gerra.[5][6]
Apirilaren 13an, Kieveko agintariek Ukrainaren ekialdean operazio militar berezi bat abian jarri zuten, Indar Armatuen parte hartzearekin.[7][8][9] Viktor Janukovitx presidente ohiak adierazi zuenez, ekintza horiek Ukraina «gerra zibilaren ertzean» jarri zuten, eta agintariei «euren herritarren aurkako hilketak» gelditzeko eskatu zien, baita Ukraina ekialdeko biztanleen alde bilerak abiatzeko ere.
Apirilaren 17an, Genevan (Suitza) Ukrainako buruzagien, Europar Batasunaren, Estatu Batuen eta Errusiaren artean bilera bat egin zen, eta gatazkari amaiera emateko neurriekin dokumentu bat sinatu zen. Neurriek OSCEko begiraleek gainbegiratu behar zituzten. Ukrainako konstituzioa berraztertzea ere onartu zuten. Hala ere, milizia errusiazaleek ez zituzten neurri hauek onartu.
Maiatzaren 1erako, Ukraina ekialdeko 16 hiri eta herri Errusiaren aldeko talde armatuek menpe edo ia menpe zituzten. Hurrengo egunean, Ukrainak publikoki Donetskeko eta Luhanskeko oblasten kontrola galdua zuela aitortu zuen.[10] Maiatzaren 2an, Kieveko agintariek Indar Armatuen laguntzarekin beste operazio militar bat jarri zuten martxan Sloviansken.
Gatazkaren erdian, Europar Batasunak behin-behineko Ukrainako gobernuarekin bat egin du. Estatu Batuek, berriz, zigorren zerrenda handitu egin dute independentistekiko tentsioen erantzule bakarra Errusia dela argudiatuz. Erresuma Batuak, halaber, antzeko salaketa jarri zuen abian Errusiaren aurka. Gainera, Errusiak, Kieveko gobernu berriaren aurkakoek eta Bild bezalako mendebaldeko komunikabideek CNI eta Academi erakundeen parte hartzea salatu dute, Kieveko militarrei armekin eta gizonekin laguntzea egotziz [11][12][13][14]. Bestalde, NATOk gatazkari erantzunez, bere indarrak Errusiarekin muga egiten duten estatuetan (Polonia, Errumania eta Estatu Baltikoak) ezarri ditu.
Ukrainiako gobernuburu ohi Julia Tymoxenkok Errusiari leporatu dio krisia, matxinada «Errusiako zerbitzu sekretuek Ukrainiako biztanleria zatitzeko eta maiatzaren 25eko hauteskundeak ez egiteko helburuarekin» sortu zuela argudiatuta. Era berean, «herri errepublika» direlakoek independentzia lortzeko erreferenduma antolatu zuten maiatzaren 11rako[15].