Donostia Kayak

Donostia Kayak, ur lasaietako piraguismoan aritzen den kluba da, Donostiako Trintxerpe auzoan kokatuta dagoena. 1998an eratu zen bertako bi talde txiki elkartzearen ondorioz; C.A.Trintxerpe eta Donostia Arraun Lagunak klubetako piraguismo sekzioak batu zirenean. Entrenamenduari dagokionez, Pasaiako portuan egiten dituzte euren entrenamendu saioak, eta 2011. urteaz geroztik instalakuntza berriak dituzte Herrerako portu guneko pabilioi batean.

Talde hau oso ezaguna egin da, bertako kirolariak oso maila altua erakutsi baitute maila ezberdinetako lehiaketetan, domina asko lortuz.


From Wikipedia, the free encyclopedia ยท View on Wikipedia

Developed by Tubidy