Donostiako portua

Donostiako portua
Donostiako portua, Urgull mendia, Jesusen Bihotzaren irudia eta Urgulleko gaztelua, 2002ko irudia.
Hiria
Herrialdea  Euskal Herria
Hiria Donostia (Parte Zaharra)
Koordenadak 43°19′21″N 1°59′19″W / 43.32250°N 1.98861°W / 43.32250; -1.98861
Datuak
Irekia Erdi Aroa
Kudeatzailea Donostiako Kirol Portua
Jabea Donostiako Udala
Mota Arrantza, kirola
Portuaren azalera 1 km²
Amarralekuak 375
Luzera (gehienez) 14 m.
Zingoa (gutxienez) 1 m.
Irratia VHF 9 - 12

Donostiako portua Gipuzkoako hiri horretako portua da. Donostiako Parte Zaharrean dago, Urgull mendiaren oinean. Donostiako udaletxearen, Klub Nautikoaren eta Aquariumaren artean hedatzen da.

Donostiak 2004an 19 itsasontzi zeuzkan itsasbazterreko arrantzarako; eta 2009an, 13. Harrapaketei dagokienez, 2000. urtean 955.000 kilo arrain inguru bildu zuten kaian eta 2009an aldiz 913.000.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy