Dorian Grayren erretratua

Dorian Grayren erretratua
The Picture of Dorian Gray "Lippincott's Monthly Magazine" aldizkarian
Datuak
IdazleaOscar Wilde (19890)
Argitaratze-data1890
GeneroaFikziozko filosofia
Jatorrizko izenburuaThe Picture of Dorian Gray
HizkuntzaIngelera
ArgitaletxeaLippincott's Monthly Magazine (en) Itzuli
HerrialdeaIrlanda
Orrialdeak720
OCLC53071567
Euskaraz
IzenburuaDorian Grayren Erretratua
ItzultzaileaIñaki Mendiguren Bereziartu
Argitaratze-data1991
BildumaIrakurmendi
Orrialdeak72
ISBN978-84-8331-369-5

Dorian Grayren erretratua (ingelesez The Picture of Dorian Gray) 1891an Oscar Wilde idazleak idatzitako nobela filosofikoa da. 1890. urtean Lippincott's Monthly Magazine aldizkarian argirtaratu zen lehen aldiz,[1] eta argitaletxeak, obraren edukien beldur, argitaratu aurretik 500 hitz ezabatu zituen Wildek ezer jakin gabe. Hala ere, The Picture of Dorian Gray nobelak garaiko Ingalaterrako kritikoen morala mindu zuen.

Wildek bere lanaren errebisio bat egin zuen, The Picture of Dorian Gray (1890) liburu gisa publikatzeko asmoz. 1981. urteko apirilean, Ward, Lock and Company argitaletxeak The Picture of Dorian Grayren bertsio berria liburu gisa argitaratu zuen.[2]

Beraz, Oscar Wildek idatzitako nobela bakarraren bi bertsio daude: bata, 13 ataletan banatuta dago, eta 1980. urtean aldizkarian argiratu zena; eta bestea, 1981.urtean 20 ataletan banatutako libura[3]. 19. mendeko literatura lan asko bezala, The Picture of Dorian Gray fikzio gotiko estiloaren adibidea da, eta nobela mota horretako askok bezala, Fausto obra kalsikoan aipatzen diren gai asko jorratzen ditu[4]. Irlandan, Dublinen ospatzen den “One City, One Book” jaialdian, The Picture of Dorian Gray 2010eko liburua izendatu zuten”.[5]

  1. The Picture of Dorian Gray (Penguin Classics) – Introduction
  2. Notes on The Picture of Dorian Gray – An overview of the text, sources, influences, themes, and a summary of The Picture of Dorian Gray
  3. Good Reason radio show, "The Censorship of 'Dorian Gray' "
  4. Ghost and Horror Fiction – a website about ghost and horror fiction from the 19th century onwards. (Maiatzak 20. 2015)
  5. .

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy