Dravida Munnetra Kazhagam | ||
---|---|---|
Datuak | ||
Izen laburra | திமுக eta DMK | |
Mota | Dravidian party (en) , alderdi politikoa eta book publisher (en) | |
Herrialdea | India | |
Ideologia | sozialdemokrazia, sozialismo demokratikoa, Populismoa, justizia soziala, anti-Hindu sentiment (en) , Secessionism (en) eta ateismoa | |
Kokapen politikoa | Ezker iraultzaile politiko | |
Agintea | ||
Lehendakaria | Muthuvel Karunanidhi (en) eta M. K. Stalin | |
Egoitza nagusi | ||
Legezko forma | state level Indian political party (en) | |
Historia | ||
Sorrera | 1949 | |
Sortzailea | C. N. Annadurai (en) | |
Koloreak | ||
webgune ofiziala |
Dravida Munnetra Kazhagam (euskaraz, Dravidiar Federazio Progresista) Tamil Nadu estatuko eta Puducherry batasuneko lurraldeko alderdi politiko sozialdemokrata eta dravidiarra da. Tamil Naduko bi alderdi nagusietako bat da, bestea All India Anna Dravida Munnetra Kazhagam alderdia delarik. 2021eko estatu hauteskundeetatik Tamil Nadun agintean dagoen alderdia da.
DMK 1949an sortu zuen C. N. Annaduraik, Dravidar Kazhagam (1944 arte Justizia Alderdia bezala ere ezaguna) alderdiaren eszisio bezala, Periyar E. V. Ramasamyk zuzentzen zuena[1][1]. Annaduraik zuzendu zuen 1949tik 1969ko otsailaren 3an hil zen arte[2]. 1967tik 1969ra Tamil Naduko lehen ministroa izan zen. Annadurairen agintaldian, 1967an, DMK lehen alderdia izan zen Indiako Kongresu Nazionala argiki garaitu zuena estatu mailako hauteskundeetan. M. Karunanidhik Annadurairen ondoren alderdiaren bigarren presidentea izan zen 1969tik 2018ko abuztuaren 7an hil zen arte[3]. Ministro nagusi gisa ere aritu zen bost ez-kontsekutibotan, horietako bitan gobernu zentralak kargutik kendu zuelarik[4]. Karunanidhi hil ondoren, bere seme eta diputatu ohia, M. K. Stalin, alderdiko presidente izan zen[5].
Maila federalean, DMK Aliantza Progresista Batukoa da, eta Lok Sabhako hirugarren alderdirik handiena da[6]. Gaur egun 125 eserleku ditu Tamil Naduko Biltzar Legegilean, eta DMKren buru den Aliantza Progresista Sekularrak 159 ditu.